Ongi etorri bidaia zirraragarri honetara!

Fisika ikasteko bidaia paregabea proposatzen dizugu: zinematika-bidaia Euskal Herrian zehar. Prest al zaude teoria atzean utzi, eta gure inguruko mundua ulertzeko?
Mapa-joko honetan, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barrena abentura zirraragarria egingo dugu, mugimenduaren zientzia praktikoki aztertzeko.
Ez da bidaia arrunta izango, baizik eta ikasteko eta gozatzeko aukera paregabea, ikus-entzunezkoen bidez.
Jarraitu ibilbidea autoa dagoen puntutik hasita, etapaz etapa, eta gozatu abenturaz!
Murgil zaitez gurekin mugimenduaren mundu miresgarrian!
💬 Laguntza behar al duzu?
Zinemat chatbota beheko eskuineko izkinan aurkituko duzu. Zinemati edozein unetan galdetu ahal diozu, azalpenen, formulen edo ariketen inguruko zalantzak argitzeko.
Nahi izanez gero, ariketak prestatuko dizkizu, zure mailara egokituak.
Baina ez ahaztu erantzunak egiaztatu behar dituzula beti!
